2011/04/13

ZENTRAL NUKLEARRAK-CHERNOBIL-FUKUSHIMA

canalred.info
Hilabete da Japoniako Fukushima zentral nuklearreko erreaktoreetako batek eztanda egin zuenetik; nahikoa ez balitz, beste hiru errektoreak, gainera, ez daude egoera onean. Dirudienez, egoerak hobera egingo zuelakoan okerrerako bidea hartu du, erradiazioa gero eta handiagoa baita. Horregatik, Japoniako gobernuekoek alerta maila  altuenera igo dute, 7ra hain zuzen ere. Zentraletik 40 kilometrora bitarteko biztaleria guztia ebakuatu dute. Zeintzuk litezkeen ondoriak jakiterik ez dago; izan ere, egia beldurgarria ezkutatu egiten diguten susumoa daukat, kaltea gainera datorkigunean, ilea erortzen hasten denean, minbizi kasuak goiko larreko perretxikoak baino ugariagoak direnean, orduan, orduan ez digute errezatzen has gaitezen besterik eskatuko, aitaren egiteak, "Ama Birjina Santua...", "kirieleison" eta abarrek hondamenditik babestuko bagintuzte bezala...Zer egin? Zentral nuklearren eta energia berriztagarrien gaiak pil-pilean daude denon ahotan. Herriak berak erabaki beharko luke kontsumo arduratsuagoa izatea eta zein iturritatik atera nahi den erabiliko den energia hori?

Hona hemen ikasle batzuek, gaiak hunkituta, sortutako iruzkinak:

Gadafiren diktaduraren gainbehera, Interneten bidezko jaitsierak debekatu egiten dituen Sinde legea, Fukushima zentral nuklearraren leherketa... Hori bai dela 2011 berriari hasiera ona emateko modua! Mundua zoratuta dabil, eta horrekin batera gu ere bai.
"Cuatro"-k emakume aberatsei saio tontoak (benetan tontoak) egiten dizkien bitartean, gainerako telebista kateetatik "Casadas con Miami" ez diren berriak heltzen zaizkigu Japoniatik. Informazio berria datorkigu egunero, baina oso mugatuta da datorren informazioa. "Lobbyei" ez zaie komeni euren zentral nuklearrei buruzko ezer txarrik esatea, eta mundua euren esku balego bezala ( eta badago), kazetariak isiltzen dira, japoniarrak isiltzen diren bezala, garai batean Chernobileko biztanleak isildu ziren modu berean. Eta nik, klasetik, Japoniatik datorren laino hori usaindu eta arnastu beharrean, beldurra usaintzen dut airean; beldurra ikusten dut kazetarien ahotsetan, japoniarren begietan, Garoñako zentral nuklearraren ondoan bizi den amaren irribarrean.
Autoritateei aurre egiteko beldurra da, egoera hori geldiutu behar dela esateko beldurra. Mundua aurrera doan bezala, eboluzioak ere aurrera egiten du, ez dago hori geldituko duenik. 
Horregatik, gaur egun beste mota bateko energiak erabiltzen hasi dira, energia berriztagarrien izenaz ezagunak direnak. Baina ez, hori ez zaie komeni eta Chernobilekoa, Fukushimakoa... ikusita ere, irmo jarraituko dute dirudunek euren pentsamenduekin.
taringa.net
Juan Mari Arregik dio herriak erreferendum baten bidez aukeratu beharko lukeela ze energia mota erabili nahi duen, eta ni bat nator berarekin. Seguruagoa baina garestiagoa, merkeagoa baina arriskutsuagoa... XXI. mende honetan ez du merezi probatzea? Saia gaitezke, zergatik ez?
Lobbyek poltsikoak diruz betetzeari utziko diote; bitartean, milaka bizitza salbatuko dira  eta Chernobilen zein Fukushiman gertaturiko basakeriak saihestuko ditugu .
Nik, behintzat, zentral nuklearrak telebistako saioetarako utziko nituzke ("Simpsondarrak" izeneko saiorako adibidez), eta aukera bat emango nieke energia berriztagarriei, azken finean txarrena pasatu egin da eta ez daukagu ezer galtzerik. Agian, horrela, jarraituz gero gaztelaniazko zenbait kaleko esaera aldatu beharko ditugu. Esate baterako: " De Chernobil a Fukushima" edota "Más se perdió en Japón" . Kontuz, Garoña, hurrengoa izan ahal zara!!!!!
                                                                                           
                                                                                                                 Amaia Aspiazu



Historia aurretik, sua aurkitu zutenetik,  gaur egun arte energia berrien bila ibili da gizakia. Energia mota bat bukatu bezain pronto beste batek ordezkatzen zuen. Modu horretara egin du gizakiak aurrera betidanik, kontuan izan gabe sortarzten ziren ondorioak eta kalteak. Gaur egun ere, betiko legeari jarraituz "hobekuntzen" (kosta ala kosta), energia berri eta hobeen bila gabiltza. Izan ere, energia hitza ez da hitz abstraktu soila,  egunerokotasuna ere bada, hau da, bizitza bat aurrera eramateko beharrezkoa dugun zeozer. Pentsatu  dugu noizbait zergatik dugun argia klasean, edo nola ikus dezakegun telebista, edota esnea nola berotu daitekeen? Hori guztia egin ahal izateko energia da behar duguna.
Lehen aipatu dudan bezala, energiarik berriena eta onena nahi dugu.  Hala ere, energiaren inguruko gaia ez da hain gauza sinplea, hainbat energia mota baitago, bakoitza bere abantaila eta desabantailekin. Energia nuklearrari dagokionez, adierazpen asko eta asko entzun ditugu, bai hedabide bai kaleetan zehar: "ez, ez, ez, nuklearrik ez", "....el reactor 2 y 4 han estallado...", "...oso egoera larrian daude Japonian". Egia esan, pil-pilean dagoen gaia da, orain dela aste batzuk Japonian eztanda egin baitzuen zentral nuklear batek. Esan beharra dago, energia mota horren bitartez elektrizitate asko sortzen dela, herrialde batentzat beharrezkoa den adinako energia, alegia.  Horretaz gain, ekonomia aldetik ere garrantzi handikoak dira, herrialde askok, Frantziak edo Japoniak esaterako, energia nuklearraren aldeko apustua egin baitute. Horrek produktibitate handia sortzen du, zer esanik ez ematen dituen etekinei buruz!!
Gainera, sinistea zaila den arren, ekologista asko energia berriztagarri horren aldekoak dira ingurunera C02-rik isurtzen ez duelako.
taringa.net
Nolanahi ere, energia nuklearrak abantailak dituen moduan, desabantailak ere baditu. Bistakoak dira sortzen dituzten kalte saihestezin eta ikaragarriak; telebista piztu besterik ez da egin behar. Duela aste gutxi batzuk egin zuen Fukushimako zentralak eztanda, eta orain ere, Chernobilen ikusitako irudiak errepikatu dira. Ez hori bakarrik, gero eta argazki eta imagen gehiago eta gogorragoak heltzen zaizkigu Euskal Herriko telebistetara. Beraz, argi dago zentral nuklearrek nergia asko sortu arren, eragiten dituzten kalteak ikaragarriak eta konpongaitzak direla: malformazioak, abortoak, ikusmen galera, minbizia; erradioaktibitateak gizakiari zein ingurumenari sor diezazkiekeen  beste hainbat ondorio ez ditugu ezagutzen; hondakin horiek, gainera, lurrean milioika urtetan irauten dute.
Japonian gertatutako sarraskia eta basakeria horren kontra gutxi egin dezakegu. Argi dago Gobernuak   kontuan izango duela energia nuklearren inguruko arloa, bai eta zuhurtziaz jokatu horren aurrean. Baina, Chernobileko eta Japoniako bezalako hondamendiek gertatu behar dute neurriak hartzen hasteko? Sinestezina den arren, bai!. Honekin guztiarekin argi utzi nahi dut ez garela zoriontsuenak izango onena eta gehiena izateagatik. Izan ere, esaera zaharrak ondo dioen bezala "asko nahi duenak dena galtzen du". Japoniako kasuan herrialde osoa suntsituko da energia asko lortu nahi izateagatik. Zein izango ota da hurrengoa?
                                                                                           I. L.

1 comentario: