2010/12/18

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!!

Hiru klase-egun besterik ez zaigu falta oporretarako eta Olentzeroren opariak jasotzeko. Zintzo-zintzoak izan bazarete, boltsa karga-karga eginda etorriko zaizue gure buru handia; apur bat okerrak, trabesak eta alpertxoak izan direnei, ea, erregutuz gero, ikatzaz aparte beste zeozer gehiago dakarkizuen!!! Animo!! Edozelan ere, ez ahaztu intxaur saltsa gozo eta turroi zati  dastagarrien artean klaserako eskatutako lanak egitea.

Ondo pasatu, gozatu opariak, lagunartea eta familia, merezi duzue eta!!!. Hemen duzue zuentzat denontzat egin dizuedan super-mega Gabonetako postala!!!

2010/12/11

E-BOOKA, IRAKURTZEKO TRESNA BERRIA

                                          


Hainbat abantaila dituen tresna teknologiko berria iritsi zaigu dendetara; irakurketa erraztuko digutela esaten duten arren, paperezko liburuaren parean desabantailak ere badituela adierazten dute zenbaitek.Baina, argi dago etxe bazterretan pilaturiko liburuek tokia utziko dietela dauzkagun beste hobby batzuei. Zer esanik ez, hondartzara, zein etxetik asteburu pasa goazenean ez dugu gainerako pisurik eramango, ehunka liburu kargatzeko gaitasuna baitute koaderno txiki baten tamaina duten tresna horiek.
Entzun arretaz Hamaika telebistakoek egindako bideotxoa; zer den, nola eta zertarako erabili kontatuko digute.Adi!!!.
Pentsa zer litzatekeen karga-karga eginda daramatzazuen motxila horietan nahikoa balitz halako ebooka eta koadernoren bat edo birekin?



Tramankulua liburu digitalez kargatzeko orrialdeak zeharo ugaritu dira Interneten. Hona hemen erabil daitezkeen batzuk:
http://www.lawebdelebook.es/
http://www.elkar.com/ebook.cfm?saila=liburuak&hizkuntza=0&&atala=packak
http://www.bibliotheka.org/
http://www.ho-le.com.ar/Libros/ultimasnovedades.htm
http://www.biblioteca.org.ar/catalogo.asp
http://libros.astalaweb.net/Libros/Portales%20en%20Astalaweb.asp
http://www.taringa.net/tags/libros//1/2
http://avaxsphere.com/ebooks/language/spanish
http://www.bubok.com/
http://www.mielibro.com/



Azkenik, oraindik liburu kopuru handirik ez badu ere, sortu berria dugu gurebook, liburu elektronikoen euskal ekoizpenaren atari espezializatua. bertan eros ditzakezue, paperezko aleak baino zertxobait merkeago gustuko dituzuen liburuak, hori bai, aldez aurrretik patxadazko irakurgailua lortu baduzue.

http://www.gurebook.com/





Eroski Consumer.es aldizkarian aurkituko duzue  halako hiru tresnen konparaketa  txikia:
http://www.consumer.es/web/es/tecnologia/hardware/2008/12/21/182268.php

Donostian, orain dela gutxi maileguan utzi dituzte zenbait liburutegitan liburuok. Horren berri segidako EITBko audioan:



2010/11/27

EUSKALKIAK

NAFAR-LAPURTERA

Gure herri honen txikiak hitz egiteko modu asko eta aberatsak ditu. Ohituta bagaude standarra den BATUA entzuten, nahiz eta bizkaitarrok bertoko berbakeraz zipristinduko dugun, gipuztarrek bereaz, eta hala tokian tokikoez, atera gaietezen, saio batzuetan baino ez bada, gure belarriak doinu, hitz, entonazio eta ebakera ederrez zein gozoz ase daitezen zuberera kantaria entzuten, nafar-lapurtera jostalaria mamurtzen, gipuzkera arina barneratzen, baita gure bizkaiera zaharra aletzen ere. Hasteko nafar-lapurteraren proba txiki batzuk ekarriko ditugu hona: eremua, bilakaera historikoa eta hizkuntza ezaugarri garrantzitsuenak ere aipatuko ditugu; ondoren, zenbait tokitako herritarren hitz egiteko moduaz jabe zaitezten entzumenak adituko dituzue loturetan klikatuz gero.


Entzun youtuben aurkitutako lapurteraz hitz egiten dutenen solasak. Hitz egiteko moduaz ari bagara, errepara ere esaten duten horretan, zein egoera larrian dagoen euskara Iparraldean!!! Eskerrak jendea buru-belarri ari den lanean!!!!



Hemen utziko dizkizuet Xilaban, Iparraldeko bertsolari txapelketan, parte hartu duten bertsolari gazte batzuen profila, hizkera desberdinak adi ditzazuen:
Xan Alkhat:
http://www.youtube.com/watch?v=pYU6hlpJzt8&feature=related
Odei Barroso:
http://www.youtube.com/watch?v=7XqeUHwK_ls
Ekhi Erremundegi:
http://www.youtube.com/watch?v=Ein4SihBeCI&feature=related
Bixente Hirigarai:
http://www.youtube.com/watch?v=2_54zovLQVc&NR=1
Eneritz Zabaleta:
http://www.youtube.com/watch?v=n3okyBbt_4M&feature=related
Martin Luku:
http://www.youtube.com/watch?v=PA_xVsGx2dU&feature=related
Bixente Luku:
http://www.youtube.com/watch?v=VwTG-yxHbmk&feature=related
Maindi Murua:
http://www.youtube.com/watch?v=T35v1ar1AxY&feature=related

Sartu zaitezte Euskaltzaindiaren orrialdean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa ikusteko. Interesgarri benetan gaika hartuz gero, herri bakoitzeko informanteak zein izen eman dion hari edo honi, xomorro, arrain zein eguraldiko elementuei. Mapatan ageri da informazioa sailkaturik;
Euskal Herri osoan hitz batek edo bestek zenbateko zabalera duen ikus dezazuen. Klikatu ondoko estekan sartu ahal izateko.
http://www.euskaltzaindia.net/ehha/mapak_galderak

Zelan esaten den "kale" hitza Euskal Herrian zehar...bada, begiratu hurrengo mapatxoan:

Horrelakoak aurkituko dituzue goiko estekan klikatuz gero; bestela ondoko power pointean izango dituzue horietako batzuk ikusgai:

2010/11/24

GERRA AURREKO OLERKIGINTZA

XX. mendearen hasieratik gerra garaia artean sortutako olerkarien belaunaldia izango dugu hizpide hurrengo.  Ikusiko duzue zer garrantzi eta eragina izango duten aurretik landu ditugun kazetaritzan ibilitako idazle eta garbizaleek. Oraingoan, bi idazle handiren lanari begiratuko diogu arretaz, Jose Mari Agirre, "Lizardi" eta Esteban Urkiaga "Lauaxeta"ren lanei batik bat. Karmelek egin duen power pointean  garaiko gertakizun garrantzitsuenak ez ezik bi poeta horien bizitza eta lanari buruzkoak ere badituzue. Esteketan klikatuz gero, bakoitzari buruzko informazio zabalagoa lor dezakezue.


Entzun Antton Valverderen ahotsean Lizardiren "Biotzean min dut" poesia, amonaren heriotzak sortu zizkion sentipen mingarrien ispilu:



Benito Lertxundik kantatzen digu "Oi,lur" izeneko Lizardiren poesiarik nabarmenena



"Asaba zarren baratza" izeneko Lizardiren poesia metaforikoa Antton Valverderdek kantatua:



Azkenik, Lizardiren "Izotz ondoko eguzki", aurrekoaren antzera, erabat metaforikoa, euskarararen egoerari aipamen baikorra:



Lauaxetaren omenez kantuz lagunduriko hitzaldiak Antton Valverdek eta Jon Kortazarren eskutik. Segidan lehenengo bideo baduzue, hurrengoak ikusi nahi izanez gero, esteketan utziko dizkizuet. Klikatzea besterik ez duzue izango;



hitzaldia-Lauxeta-Lizardi II
hitzaldiak-Lauaxeta-Lizardi III
hitzaldia-Lauaxeta-Lizardi IV
hitzaldia-Lauaxeta-Lizardi V
hitzaldia-Lauaxeta-Lizardi VI
hitzaldia-Lauaxeta-Lizardi VII
hitzaldia-Lauaxeta-Lizardi VIII

Askoz erakargarriagoa Eñaut Elorrietaren "Mendigoixaliarena" poesiaren bertsioa
http://www.youtube.com/watch?v=dVBVqhsM6nc&feature=related

Josu Bergarak Lauaxetaren "Itauna" kantatzen digu :



"Amaiur gaztelu baltza" poesia ea asmatzen duzuen nork abesten duen:



Kanta bera Imanolek kantaturik. Ea bertsio baten eta bestearen artean alderik ikusten duzuen:

2010/11/07

GUTUNA

Lexikoa ikasten luze ibili ondoren, lana dator; zer hobeto urrun duzuen familiako zein lagunen bati gutuna bidaltzea baino. Horretarako, segidan Euskadi Irratitik hartutako audioa har dezakezue eredu modura. Ikasitako espresioak ( "hautsak harrotu", "ahoraino egon", "harpa jo", "lehengo lepotik burua", etab...), esaera zaharrak ("jokoa ez da errenta", "zozoak beleari ipurbeltz", "geroa, alferrren leloa". etab...), sinonimoak eta hitzen forma zuzenak erabiltzea da kontua, era bizi, aberats eta zuzenean.Egitura honi jarraitu:
-Ustezko familiakoak bidalitako gutunean zioenari erantzun,
-Hemengo berriak kontatu, herrikoak lehenengo; familiakoak gero;, azkenik, zureak zeureak.
-Umorez zipristindu eskutitza.
Saiatu 200-300 hitz bitartean idazten.
Sao Tomen duen osabari hirugarren gutuna

2010/10/03

IJITOAK


Egunotan Frantziak ijitoak atzerriratzeko erabaki zorrotzaz hitz egiten ari gara; horretarako, gaiaren inguruan hedabideetan aurkitutako informazioa arakatzeaz gain, ijitoen jatorriaz eta Euskal Herrian izan duten pisuaz ere jakin dugu. Ondo informatua egotea iritzi sendoa sortzeko ezinbesteko denez,  hona  ekarriko dizuet "Gaiak"orrialdean zer dioten ijitoen jatorriaz eta hedaduraz; baita Euskal Herrian bete dituzten lanbideez ere.  Bestetalde, "Argia.com" orrialdean erromintxelaz, ijitoen romani eta euskararen arteko hizkuntzaz, Lore Agirrezabalek dioskuna duzue.
http://www.gaiak.net
 http://www.argia.com

"Kaledor Kayiko" elkarte ijitoaren web orrialdean ere irakur ditzakezue, gazteleraz badago ere, erromintxelaz eta romani hizkuntzaren gaineko artikulu batzuk:
http://www.kaledorkayiko.org
tchachipen orritik hartua

Begiratu http://www.tchachipen.es orrialdean, kitanuei buruzko bideoak ikusteko eta informazio zabalagoa izan nahi baldin baduzue.

Era berean, Frantziako gertakariak labur bilduko dizkigu Jesus Torquemadak, Euskadi irratiko kazetariak. Hor agertu zaizkigu polemika sortu duen Sarkozy, Vivian Reding Europa Batasuneko justizia Komisarioak leporatu diona, eta ijito kaltetuak. Azkenik, entzun Abigail izeneko Bilboko ijitoak euren herri eta bizimoduaz zer dioskun.






2010/09/13

Belo islamdarra

Esaneko moduan, hemen duzue entzumen osoa. Informazioa biltzeko erabili zeuen iritzi artikulua idatzi baino lehen. Kontuan izan gai baten inguruan zenbat eta informazio zabalagoa izan, orduan eta iritzi eta argudiaketa sendoagoa eman dezakezuela, adibideez hornitzeko bidea eskaitzen baitizue.

2010/09/10

EUSKAL PRENTSA XIX MENDEAN ETA XX HASIERAN

Joan den kurtsoan Erromantizismo garaiaz hitz egin bagenuen, oraingoan euskal prentsaren mementua izango da. Horretarako begiratu arretaz ondorengo diaporama segida:
XIX-XX mende hasierako kazetaritza
 Ikasleak gogoz aritu dira garai honetako euskalzale eta euskarari indar handia eman zioten pertsonaien  presentazioak egiteko.



2010/06/15

GUSTUKO EUSKAL KANTAK


Sartu esteka honetan
 1.-Klikatu orrialdearen edozein tokitan leihotxoa zabal dakizun.
2.-Jarri leihotxoaren goiko aldean zure izena edo ezizena.
3.- Aukeratu zure gustukoen euskal kanta; idatzi autorearen izena, taldea zein abeslari bakarra den, eta azpian horri buruz nahi duzuna.
4.- Zoaz Youtube edo euskaltubera, ea hor dagoen kanta hori, eta bideoaren azpiko aldean agertzen den  helbidea kopiatu behar duzu, aldez aurretik leihotxoko http:// markak kenduta.
5.- Zorte on!

2010/06/11

BELDURREZKO, FANTASIA ETA ZIENTZIA-FIKZIOZKO ISTORIOAK



Entzun ondorengo beldurrezko istoriotxoa, zuen idazlanari ekin aurretik. Hartu ideiak, eta ekin lanari. Gogoratu! Idazten hasi baino lehen aukeratu gaia, pertsonaiak, haien deskribapen fisikoa, tokiak, gertaerak eta amaiera. Dena prest duzuenean, eragin buru gaineko errotari zeuen narrazioa sortzeko. Ea zeinek ematen digun beldurrik handiena! Ea zeinek harritzen gaituen gehien fantasiaz edo erabilitako imaginazioaga

2010/05/31

KARMELE JAIOri elkarrizketa ARGIA aldizkarian


Klikatu ondoko estekan sarrera osorik irakur dezazun  Karmele Jaio

Euskadi irratian ere egin zioten elkarrizketa maiatzaren 14an, "Ezekiel Etxebarria"izeneko saria eman diotelako.
                                                                      



Karmele Jaiori buruzko artikulu gehiago irakurri nahi izanez gero, klikatu ondoko esteketan:
http://www.euskosare.org/blogak/durango_2007/karmele_jaio_durango_2007/
http://sustatu.com/1096465032
http://www.bibliotecaspublicas.es/leioa/imagenes/contenido8520_2.pdf
http://eibar.org/blogak/mendiguren/archive/2006/02/22/389
http://www.gipuzkoaeuskara.net/jarduerak/liburugaztea/eskuaketabeste.pdf
http://www.euskonews.com/0531zbk/elkar_eu.html


Azkenik, uztailean Euskadi Irratian "Arratsaldean" izeneko saioan, "musika airean" liburuaren gainean egin dioten elkarrizketa duzuen hemen entzungai:

2010/05/27

AKATSAK ZUZENTZEN

Zuzen ditzagun zuen idazlanetako akatsak! Horretarako begiratu arretaz Kermanen bideotxo hauei, idatzi edo hitz egin behar duzuenean  kontuan hartzeko.







AKATSAK ZUZEN

2010/05/20

ENTZUMENA-ULERMENA

Entzun euskadi irratian auto elektrikoei buruz eman duten erreportajea. Ondoren, saiatu galderetako erantzun egokia aukeratzen.                       
                              AUTO ELEKTRIKOAK





                                       GALDETEGIA


 

2010/05/14

HITZAPASA-PASAPALABRA

Jolastu nahi duzu? Saiatu hemendik Euskaljankintzakoek sortu duten hitzapasa jokoarekin burua apurtzen eta hitzak asmatzen. Ez pentsa! ez da horren erraza! onena saiakera bat baino gehiago egin dezakezula! ah! ez ahaztu hitzak -a itsasi edo organikorik gabe direla gehienetan, kontuz, beraz!!!
                                              HITZAPASA

Animaliak etxean bai ala ez?

Entzun  Euskadi Irratian aspalditxoan "Ilargipean" saioan gai honi buruz egindako elkarrizketa. Hartu ideiak, gero idazlanari ekiteko Klikatu lotura honetan: Animaliak etxean bai ala ez?


2010/05/10

Esaneko moduan, aditz ezaugarrien ariketa gehiago jarri ditut erabili nahi dituenarentzat. Emaitzen orria ere esteka baten bidez eskegiko dizuet, non begiratu izan dezazuen.
ADITZ EZAUGARRIEN ARIKETAK                                                              

 Aditz ezaugarrien zuzenketa orria

2010/04/29

AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2010

Aurtengo Amodiozko gutunen lehiaketaren finalistak dituzue ondoren. Zorionak irabazleei!!!!!
Irakurri eta gozatu.


 


                                                                     

Denek ezin irabazi,baina lanak aurkeztu dituzten beste guztiei ere ohore tokia utziko diegu. Segidan, 1.batxilerrekoenak. Ea zein gustatzen zaizuen gehien.

1. batxilerreko amodiozko gutunak 2010


2010/04/16

ADITZ ARIKETAK

Liburuan dituzuen aditz ariketak nahikoak izan ez eta gehiago eskatu zenizkidaten. Horregatik igo dizkizuet hona hutsuneak betetzeko zein itzultzeko ariketak.
Konturatuko zarete INDIKATIBOAri buruzkoak ez ditudala jarri gehien erabilitako formak direlako, errazegiak irudituko liztzaizkizuekelako; beraz, baldintza eta ondoria, ahalera, subjuntiboa eta aginterazko ariketa gehigarriak izango dituzue hemen.

 BALDINTZA ARIKETAK

Ondoren doazkizue goiko ariketen emaitzak. Eskuz egin behar izan ditut ez ditudalako liburukoak eskuragarri izan. Horregatik, barkatu errakuntzaren bat aurkitzen baduzue: baldintza-ondorioa-emaitzak




AHALERA ETA SUBJUNTIBOZKO ADITZ ARIKETAK


klikatu hemen eta ahaleraren emaitzak izango dituzu.ahalera-emaitzak
Bihar arte itxaron beharko duzue subjuntiboaren emaitzak nahi badituzue. Bitartean hutsuneak aditz forma egokiaz  betetzen ahalegindu.
Ondoko estekan klikatuz gero Subjuntiboaren emaitzak izango dituzue:subjuntiboa-emaitzak


AGINTERAKO ARIKETAK
                                                             

Segidan doaz aginterako emaitzak. Hauek ere eskuz egindakoak. Errakuntzarik balego, esan, zuzendu ahal izateko. barkatuko didazue letra txarra, arineketan egin behar izan bainituen:
agintera-emaitzak



Goian jarritako ariketekin nahikorik ez baduzue, ondorengo web orrialdeetan sar zaitezkete. Gehienetan emaitzak ere ageri dira. Eta badakizue, ez etsi! Ezina ekinez egina!

http://www.arrigorriagakoeuskaltegia.org/euskera/ariketak/ariketak.htm
http://www.euskaljakintza.com/aditza/
http://txelisgramatika.iespana.es/
http://www.santurtzieus.com/gelairekia/bankua/helbu_orri/gram/aditz_trinkoak_lehen.htm

2010/02/02

EUSKALTZAINDIA, HISTORIA LABURRA



Orain dela bi urte Euskaltzaindiak 90 urte bete zituen. Entzun zer esaten duen horren inguruan bideotxo honek:



Ikus dezazuen era barregarrian ere adieraz daitezkeela Euskaltzaindiaren zereginetako batzuk, hona proba Wazemank-ekoen eskutik:

EUSKARAREN HISTORIA LABURRA



Euskararen jatorriari buruz hitz egiteko Luis Mari Mujikari egindako elkarizketa dakarkizuet, mendeetan euskara hitz egiten den eremua zenbat murriztu den adieraziko digu, Burgosen eta Errioxan jasotako toponioez baliaturik.

2010/02/01

GUILLERMO JOAQUIN INDALECIO BIZKARRONDO UREÑA "BILINTX"

Ikusi eta ikasiko duzuen azken idazle bertsolaria Bilintx izango da. Aurretik bere bizitza laburtzen duen bideotxo bat eta "Izazu nitaz kupida"izeneko kanta Benitoren bertsioan:



Espero duzuen moduan, Eganekoen ahots eder eta alaiean "Behin batian Loiolan":



Eta ondorengo audioak:

1.- Paco Ibañezek Imanol Larzabalekin batera abesten digu "Triste bizi naiz eta":


2.-"Zaldi baten bizitza" Leteren bertsioan:


GUILLERMO JOAKIN INDALECIO BIZKARRONDO UREÑA lanerako

2010/01/31

JOSE MARIA IPARRAGIRRE BALERDI (1820-1881)

Erromantikoetan erromantikoena, bere bertso eta kantak gure artean lau haizetara zabaldurik daude, eta nola ez "Gernikako arbola" ezaguna:



"Nere amak baleki" ere derrigor egingo zaizu ezaguna:



Zenbait kanta doaz segidan:

1.- Hara nun dira Junkerarekin batera Mafalda Arnauthen ahotsez:



2.-Glu,glu,glu Kepa Junkeraren musikari Manuel Garcia Herrerak eta Viticusen ahotsek laguntzen diotela:


3.- Adio Euskal herriari Oskorriren bertsio ezaguna:


4.-Zugana, Manuela Oskorriren bertsioa hau ere:


5.-Gitarra zahartxo bat, Oskorrik abestua:


Biografia eta zenbait kanten letrak ondoren, klasean aztertu ahal izateko:

Jose Maria Iparragirre Balerdi
Iparraldeko idazle eta bertsolariak izan ditugu hizpide aspalditxo honetan, eta bukatzeko beste "Etxahun"(Pierre Bordazarre)baten kanta pare bat dakarzkizuet . Niko Etxart zuberotarrak abesten du bat, eta bestea, Benito Lertxundik:



Goizian argi hastian Zuberoako ereserkitzat hartzen da gaur, eta alde batetik bestera edonork daki abesten

2010/01/26

PIERRE TOPET "ETXAHUN"

Hemen Barkoxeko gaurko argazkiak ikus ditzakezue



Ondoko orrialdeetan duzue Koblakariaren bizitza eta lan ezagunetariko batzuk:
Pierre Topet Etxahun


Etxahunen bertso batzuk entzuteko moduan:
"Urxapal bat" Maddi Oihenartek kantaturik:

"Munduan Malerusik" Zuberoako tabernetako kantariei 1950ean Ximun Haranek grabatutakoak:

"Montevideorat" ere Ximun Haranek batutakoa 1950ean :

"Aire Delizious hontan", aurrekoak bezala Ximun Haranen eskutik:

2010/01/24

"AGUR JAUNAK" KANTAREN BERTSIORIK ZORAGARRIENA

Ea zer iruditzen zaizuen Kelly Familiakoek duten Agur Jaunaren bertsio ezin hobe hau,oilo popa jartzeaz gain, sentipenak azaleratzen ditu

JEAN BAPTISTE ELIZANBURU


Jean Baptiste Elizanburu
Goiko olerkiak gaurko abeslarien ahotan entzun nahi badituzu , klikatu ondorengo audioetan:
-"Ikusten duzu goizean" Kepa Junkerak Pedro Gerrarekin batera egindako bertsio ederra.

-"Maria"  Pantxo eta Peiok kantaturik:

-"Xori berriketaria " Txomin Artolaren eskutik:

-"Eskuara eta eskualdunak" Magali zubillaga, Erramun Martikorena, Maitexa Duhalde eta beste batzuk kantatua:

-"Apexa eta lorea" Maite idirin, Pier paul Berzaitz eta Iosu Ibarzolak kantaturik:

-Lau andren besta"-Anje Duhaldek abestua:

-"Gazte hiltzera doana" Pier Paul Berzaitz, Txomin Artola, Beñat Achiary eta Frantxoa Irigoienen eskutik:


-Elizanburuk idatzi zue nobelatxoa irakurtzeko armiarmako klasikuen gordailua orrialdeko estekara joko dugu:Piarres Adame

2010/01/19

EGA atera nahi dutenentzat

EGA azterketa ateratzeko asmoa duzuen ikasleok ondoko estekan agertuko zaizkizue izena emateko argibideak eta datak. Ikasle batzuek hala eskatuta, arauei buruzko ariketak eta informazioa nahi izanez gero, klikatu segidako esteketan:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-euskara/eu
-Euskaltzaindiako arauak errepasatu nahi badituzu, hemen klikatuz arauen zerrenda osoa duzue:
http://www.euskaltzaindia.net/arauak
Eta goiko arauei buruzko ariketak lantzeko, IKASBIL orrialdean ariketa piloa duzue;
http://www.ikasbil.net/murgilduz/murg0100.htm
 Bestelako ariketak: entzumenak, entzundakoaren ulermena etab.:
http://ikasgela.santurtzieus.com/mod/resource/view.php?id=2442
http://ikasgela.santurtzieus.com/mod/resource/view.php?id=2430
 Maite Goñiren eskutik, EUSKALJAKINTZA izeneko ikaragarrizko orrialdean euskara lantzeko edozein mailatako ariketak aurkituko dituzue:
http://www.euskaljakintza.com/ega/
-ESAMOLDEAK Hemen dituzue, begiratu nahi izanez gero, Aizu aldizkarian agerturiko pilo bat erdarazko esamolde eta euskaraz zelan esaten diren:
esamoldeak