2012/12/06

Iruina-Veleiako misterioa

Atzo gauean eman zuten EITB1ean orain dela sei bat urte iruina-Veleiako aferari buruzko dokumentala eta osteko eztabaida luzea. Batzuek alde eta beste batzuek kontra, Iruinan aurkitutako ostrakek hautsak harrotu dituzte, epaitegietako kontu bihurtu arte. Aipagarri Alberto Barandiaranek duela urte batzuk idatziriko "veleia afera". Oso interesgarria iruditu zitzaidanez eta ikaragarri gustura ikusi nuenez, hemen utziko dizuet , zuek ere nik beste goza dezazuen.

2012/01/15

TXILLARDEGIRI BURUZKO ADIERAZPENAK

Aurreko sarreran arazotxoak eman dizkidatenez , honakoan jarriko dizkizuet Sareko Berrian gaur bertan  agertu diren Gizon "poliedrikoari" buruzko adierapenen bideoak, gehiago jakin dezazuen.








JOSE LUIS ALVAREZ ENPARANTZA "TXILLARDEGIK" BETIKO UTZI GAITU

La haine.org  orrialdeko irudia
Atzo, 2012ko urtarrialren 14an, zendu zen Txillardegi. 1929an jaio zen Donostian .Ingeniaritza ikasketak Bilbon egin ondoren, hizkuntzalaritza burutu zuen Parisen; gero, laurogeigarren hamarkadan EHUko unibertsitateko irakasle eta katedradun lanak betetzeko.
Politikoki, gazterik EAJ alderdian sartuturik ibili bazen ere, laster baztertu zuen jarrera biguna irudituta. 1959an abertzale batzuekin batera ETA taldearen sorreran parte hartu zuen; beste talde ezkertiar batzuen hasieratan ere ibilia genuen Jose Luis: ESB, Herri Batasuna,ANV,Aralar.
Idazle lanetan bi alorretan izan da nabaria bere eragina: bata linguistikan, fonetika eta fonologia alorrean, ortografian eta morfologian; berak proposaturiko zenbait arau onartu izan zituen garaian Euskaltzaindiak, eta bestea literaturan."Leturiaren egunkaria ezkutua" izeneko liburuarekin euskal nobela modernoari eman zion hasiera, adituek diotenaren arabera. "Elsa Scheleen", "Haizeaz bestaldetik", "Putzu", "Labartzari Agur" dira, besteak beste, Txillardegik idatziriko liburuak.





2011/12/04

HIZKUNTZAK-EUSKARAREN JATORRIA

Hirugarren mailako ikasleekin hizkuntzez, munduko hizkuntzez eta batez ere Europako hizkuntzez aritu gara. Harritu egin gaitu gero eta gutxiago direla jakiteak, mende hau bukatu orduko %95 desagertu egingo direla jakiteak.
Desagerpenez hitz egitean, garbi asko ikus daiteke UNESCOren orriek erakusten diguten moduan, mundu osoko geografian milaka izan direla hiztunik ez duten hizkuntzak. Egoera larrian daudenak ere milaka dira. Begiratu ondoko estekako atlasean zeintzuk diren galdutako eta galtzeko arrisku larrian daudenak:


Hizkuntza horien artean Euskara gurea dugu, egoera erabat larrian ez badago ere, zaintzen ez badugu atzerakada handitu egin dakiokeena.

Hizkuntzez jarraiturik, AMARAUNA izeneko orrialdean EUROPAKO HIZKUNTZEN mapa interaktiboa aurkitu dugu. Horretan kolore ezberdinez ikusiko ditugu hizkuntza familkiak; haietan klitatuz gero, familia horretako mintzairak eta bere ezaugarriak irakurriko ditugu:


Eta, honetatik ondoriozta dezakeguna da EUSKARAk, gure hizkuntzak, ez duela ahaiderik inguruetan. Gaiaren inguruan gaur bertan eman dute EITB1ean euskararen jatorriari buruzko dokumental luzea. Hona hemen arretaz eta interessez entzuteko:

2011/04/13

ZENTRAL NUKLEARRAK-CHERNOBIL-FUKUSHIMA

canalred.info
Hilabete da Japoniako Fukushima zentral nuklearreko erreaktoreetako batek eztanda egin zuenetik; nahikoa ez balitz, beste hiru errektoreak, gainera, ez daude egoera onean. Dirudienez, egoerak hobera egingo zuelakoan okerrerako bidea hartu du, erradiazioa gero eta handiagoa baita. Horregatik, Japoniako gobernuekoek alerta maila  altuenera igo dute, 7ra hain zuzen ere. Zentraletik 40 kilometrora bitarteko biztaleria guztia ebakuatu dute. Zeintzuk litezkeen ondoriak jakiterik ez dago; izan ere, egia beldurgarria ezkutatu egiten diguten susumoa daukat, kaltea gainera datorkigunean, ilea erortzen hasten denean, minbizi kasuak goiko larreko perretxikoak baino ugariagoak direnean, orduan, orduan ez digute errezatzen has gaitezen besterik eskatuko, aitaren egiteak, "Ama Birjina Santua...", "kirieleison" eta abarrek hondamenditik babestuko bagintuzte bezala...Zer egin? Zentral nuklearren eta energia berriztagarrien gaiak pil-pilean daude denon ahotan. Herriak berak erabaki beharko luke kontsumo arduratsuagoa izatea eta zein iturritatik atera nahi den erabiliko den energia hori?

Hona hemen ikasle batzuek, gaiak hunkituta, sortutako iruzkinak:

Gadafiren diktaduraren gainbehera, Interneten bidezko jaitsierak debekatu egiten dituen Sinde legea, Fukushima zentral nuklearraren leherketa... Hori bai dela 2011 berriari hasiera ona emateko modua! Mundua zoratuta dabil, eta horrekin batera gu ere bai.
"Cuatro"-k emakume aberatsei saio tontoak (benetan tontoak) egiten dizkien bitartean, gainerako telebista kateetatik "Casadas con Miami" ez diren berriak heltzen zaizkigu Japoniatik. Informazio berria datorkigu egunero, baina oso mugatuta da datorren informazioa. "Lobbyei" ez zaie komeni euren zentral nuklearrei buruzko ezer txarrik esatea, eta mundua euren esku balego bezala ( eta badago), kazetariak isiltzen dira, japoniarrak isiltzen diren bezala, garai batean Chernobileko biztanleak isildu ziren modu berean. Eta nik, klasetik, Japoniatik datorren laino hori usaindu eta arnastu beharrean, beldurra usaintzen dut airean; beldurra ikusten dut kazetarien ahotsetan, japoniarren begietan, Garoñako zentral nuklearraren ondoan bizi den amaren irribarrean.
Autoritateei aurre egiteko beldurra da, egoera hori geldiutu behar dela esateko beldurra. Mundua aurrera doan bezala, eboluzioak ere aurrera egiten du, ez dago hori geldituko duenik. 
Horregatik, gaur egun beste mota bateko energiak erabiltzen hasi dira, energia berriztagarrien izenaz ezagunak direnak. Baina ez, hori ez zaie komeni eta Chernobilekoa, Fukushimakoa... ikusita ere, irmo jarraituko dute dirudunek euren pentsamenduekin.
taringa.net
Juan Mari Arregik dio herriak erreferendum baten bidez aukeratu beharko lukeela ze energia mota erabili nahi duen, eta ni bat nator berarekin. Seguruagoa baina garestiagoa, merkeagoa baina arriskutsuagoa... XXI. mende honetan ez du merezi probatzea? Saia gaitezke, zergatik ez?
Lobbyek poltsikoak diruz betetzeari utziko diote; bitartean, milaka bizitza salbatuko dira  eta Chernobilen zein Fukushiman gertaturiko basakeriak saihestuko ditugu .
Nik, behintzat, zentral nuklearrak telebistako saioetarako utziko nituzke ("Simpsondarrak" izeneko saiorako adibidez), eta aukera bat emango nieke energia berriztagarriei, azken finean txarrena pasatu egin da eta ez daukagu ezer galtzerik. Agian, horrela, jarraituz gero gaztelaniazko zenbait kaleko esaera aldatu beharko ditugu. Esate baterako: " De Chernobil a Fukushima" edota "Más se perdió en Japón" . Kontuz, Garoña, hurrengoa izan ahal zara!!!!!
                                                                                           
                                                                                                                 Amaia Aspiazu



Historia aurretik, sua aurkitu zutenetik,  gaur egun arte energia berrien bila ibili da gizakia. Energia mota bat bukatu bezain pronto beste batek ordezkatzen zuen. Modu horretara egin du gizakiak aurrera betidanik, kontuan izan gabe sortarzten ziren ondorioak eta kalteak. Gaur egun ere, betiko legeari jarraituz "hobekuntzen" (kosta ala kosta), energia berri eta hobeen bila gabiltza. Izan ere, energia hitza ez da hitz abstraktu soila,  egunerokotasuna ere bada, hau da, bizitza bat aurrera eramateko beharrezkoa dugun zeozer. Pentsatu  dugu noizbait zergatik dugun argia klasean, edo nola ikus dezakegun telebista, edota esnea nola berotu daitekeen? Hori guztia egin ahal izateko energia da behar duguna.
Lehen aipatu dudan bezala, energiarik berriena eta onena nahi dugu.  Hala ere, energiaren inguruko gaia ez da hain gauza sinplea, hainbat energia mota baitago, bakoitza bere abantaila eta desabantailekin. Energia nuklearrari dagokionez, adierazpen asko eta asko entzun ditugu, bai hedabide bai kaleetan zehar: "ez, ez, ez, nuklearrik ez", "....el reactor 2 y 4 han estallado...", "...oso egoera larrian daude Japonian". Egia esan, pil-pilean dagoen gaia da, orain dela aste batzuk Japonian eztanda egin baitzuen zentral nuklear batek. Esan beharra dago, energia mota horren bitartez elektrizitate asko sortzen dela, herrialde batentzat beharrezkoa den adinako energia, alegia.  Horretaz gain, ekonomia aldetik ere garrantzi handikoak dira, herrialde askok, Frantziak edo Japoniak esaterako, energia nuklearraren aldeko apustua egin baitute. Horrek produktibitate handia sortzen du, zer esanik ez ematen dituen etekinei buruz!!
Gainera, sinistea zaila den arren, ekologista asko energia berriztagarri horren aldekoak dira ingurunera C02-rik isurtzen ez duelako.
taringa.net
Nolanahi ere, energia nuklearrak abantailak dituen moduan, desabantailak ere baditu. Bistakoak dira sortzen dituzten kalte saihestezin eta ikaragarriak; telebista piztu besterik ez da egin behar. Duela aste gutxi batzuk egin zuen Fukushimako zentralak eztanda, eta orain ere, Chernobilen ikusitako irudiak errepikatu dira. Ez hori bakarrik, gero eta argazki eta imagen gehiago eta gogorragoak heltzen zaizkigu Euskal Herriko telebistetara. Beraz, argi dago zentral nuklearrek nergia asko sortu arren, eragiten dituzten kalteak ikaragarriak eta konpongaitzak direla: malformazioak, abortoak, ikusmen galera, minbizia; erradioaktibitateak gizakiari zein ingurumenari sor diezazkiekeen  beste hainbat ondorio ez ditugu ezagutzen; hondakin horiek, gainera, lurrean milioika urtetan irauten dute.
Japonian gertatutako sarraskia eta basakeria horren kontra gutxi egin dezakegu. Argi dago Gobernuak   kontuan izango duela energia nuklearren inguruko arloa, bai eta zuhurtziaz jokatu horren aurrean. Baina, Chernobileko eta Japoniako bezalako hondamendiek gertatu behar dute neurriak hartzen hasteko? Sinestezina den arren, bai!. Honekin guztiarekin argi utzi nahi dut ez garela zoriontsuenak izango onena eta gehiena izateagatik. Izan ere, esaera zaharrak ondo dioen bezala "asko nahi duenak dena galtzen du". Japoniako kasuan herrialde osoa suntsituko da energia asko lortu nahi izateagatik. Zein izango ota da hurrengoa?
                                                                                           I. L.

2011/04/12

3DBHko IKASLEEN NARRAZIOAK

Ikasturtean zehar 3DBHko ikasleek narrazioen gorabeherak ikasi ondoren, lanean jarri dira euren idazlan propioak idazteko. Abenturazko, beldurrezko, eta maitasunezkoak dira segidan irakurtzeko dituzuen istoriotxoak. Imajinaziorik ez zaie falta. Ea zeinek sortzen dizuen zirrararik handiena, zeini emango diogun txapeldunaren aurtengo klaseko saritxo. Hasi irakurtzen!!!!

2011/01/30

ENTZUMENAREN ULERMENA

Entzumena gutxien lantzen duguna denez, hona ekarriko dizkizuet Euskadi Irratiko saio ezberdinetako elkarrizketa, gogoeta, hausnarketa eta abar, arreta jar diezaiezuen, gaurko gaiez ez ezik zenbait bitxikeriez ere badaitezkeelako. Ondorengo testuetako erantzun askotariko galderak dituzue. Ea asmatzen duzuen zuzenak zeintzuk diren !!!!
A.- BIRZIKLATUZ--Irati Jimenez,Consumer web guneko euskara orrialdeen arduraduna, "gure poltsikoan" saiotik



B.- Azkazalak. Nagore Telleriak Faktorian egindako iruzkina kendu egin behar izan dut hemendik, EITBkoek euren serbidoretik kendu dutelako, eta ez dudanez, besteen antzera, aparte gorde, ezin izan dizuet Goear bidez igo. Lastima!!! Beraz, ondorengo galdetegitik ezabatu B.- atalari dagozkion galderak. (ea inor ni baino azkarrago ibili den eta jaisterik izan zuen bere garaian, orain ezin baita ezer patxadazkorik jaitsi ETBtik.)

C.-LAPURRETA kartzelara joateko bidea, eta gizarteari ihes egitekoa ere bai "Faktoria" saioko Krontrazalean Nagore Telleriaren iruzkina.



ENTZUMENAREN ULERMENA- EITB-faktoria

2010/12/18

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!!

Hiru klase-egun besterik ez zaigu falta oporretarako eta Olentzeroren opariak jasotzeko. Zintzo-zintzoak izan bazarete, boltsa karga-karga eginda etorriko zaizue gure buru handia; apur bat okerrak, trabesak eta alpertxoak izan direnei, ea, erregutuz gero, ikatzaz aparte beste zeozer gehiago dakarkizuen!!! Animo!! Edozelan ere, ez ahaztu intxaur saltsa gozo eta turroi zati  dastagarrien artean klaserako eskatutako lanak egitea.

Ondo pasatu, gozatu opariak, lagunartea eta familia, merezi duzue eta!!!. Hemen duzue zuentzat denontzat egin dizuedan super-mega Gabonetako postala!!!

2010/12/11

E-BOOKA, IRAKURTZEKO TRESNA BERRIA

                                          


Hainbat abantaila dituen tresna teknologiko berria iritsi zaigu dendetara; irakurketa erraztuko digutela esaten duten arren, paperezko liburuaren parean desabantailak ere badituela adierazten dute zenbaitek.Baina, argi dago etxe bazterretan pilaturiko liburuek tokia utziko dietela dauzkagun beste hobby batzuei. Zer esanik ez, hondartzara, zein etxetik asteburu pasa goazenean ez dugu gainerako pisurik eramango, ehunka liburu kargatzeko gaitasuna baitute koaderno txiki baten tamaina duten tresna horiek.
Entzun arretaz Hamaika telebistakoek egindako bideotxoa; zer den, nola eta zertarako erabili kontatuko digute.Adi!!!.
Pentsa zer litzatekeen karga-karga eginda daramatzazuen motxila horietan nahikoa balitz halako ebooka eta koadernoren bat edo birekin?



Tramankulua liburu digitalez kargatzeko orrialdeak zeharo ugaritu dira Interneten. Hona hemen erabil daitezkeen batzuk:
http://www.lawebdelebook.es/
http://www.elkar.com/ebook.cfm?saila=liburuak&hizkuntza=0&&atala=packak
http://www.bibliotheka.org/
http://www.ho-le.com.ar/Libros/ultimasnovedades.htm
http://www.biblioteca.org.ar/catalogo.asp
http://libros.astalaweb.net/Libros/Portales%20en%20Astalaweb.asp
http://www.taringa.net/tags/libros//1/2
http://avaxsphere.com/ebooks/language/spanish
http://www.bubok.com/
http://www.mielibro.com/



Azkenik, oraindik liburu kopuru handirik ez badu ere, sortu berria dugu gurebook, liburu elektronikoen euskal ekoizpenaren atari espezializatua. bertan eros ditzakezue, paperezko aleak baino zertxobait merkeago gustuko dituzuen liburuak, hori bai, aldez aurrretik patxadazko irakurgailua lortu baduzue.

http://www.gurebook.com/





Eroski Consumer.es aldizkarian aurkituko duzue  halako hiru tresnen konparaketa  txikia:
http://www.consumer.es/web/es/tecnologia/hardware/2008/12/21/182268.php

Donostian, orain dela gutxi maileguan utzi dituzte zenbait liburutegitan liburuok. Horren berri segidako EITBko audioan:



2010/11/27

EUSKALKIAK

NAFAR-LAPURTERA

Gure herri honen txikiak hitz egiteko modu asko eta aberatsak ditu. Ohituta bagaude standarra den BATUA entzuten, nahiz eta bizkaitarrok bertoko berbakeraz zipristinduko dugun, gipuztarrek bereaz, eta hala tokian tokikoez, atera gaietezen, saio batzuetan baino ez bada, gure belarriak doinu, hitz, entonazio eta ebakera ederrez zein gozoz ase daitezen zuberera kantaria entzuten, nafar-lapurtera jostalaria mamurtzen, gipuzkera arina barneratzen, baita gure bizkaiera zaharra aletzen ere. Hasteko nafar-lapurteraren proba txiki batzuk ekarriko ditugu hona: eremua, bilakaera historikoa eta hizkuntza ezaugarri garrantzitsuenak ere aipatuko ditugu; ondoren, zenbait tokitako herritarren hitz egiteko moduaz jabe zaitezten entzumenak adituko dituzue loturetan klikatuz gero.


Entzun youtuben aurkitutako lapurteraz hitz egiten dutenen solasak. Hitz egiteko moduaz ari bagara, errepara ere esaten duten horretan, zein egoera larrian dagoen euskara Iparraldean!!! Eskerrak jendea buru-belarri ari den lanean!!!!



Hemen utziko dizkizuet Xilaban, Iparraldeko bertsolari txapelketan, parte hartu duten bertsolari gazte batzuen profila, hizkera desberdinak adi ditzazuen:
Xan Alkhat:
http://www.youtube.com/watch?v=pYU6hlpJzt8&feature=related
Odei Barroso:
http://www.youtube.com/watch?v=7XqeUHwK_ls
Ekhi Erremundegi:
http://www.youtube.com/watch?v=Ein4SihBeCI&feature=related
Bixente Hirigarai:
http://www.youtube.com/watch?v=2_54zovLQVc&NR=1
Eneritz Zabaleta:
http://www.youtube.com/watch?v=n3okyBbt_4M&feature=related
Martin Luku:
http://www.youtube.com/watch?v=PA_xVsGx2dU&feature=related
Bixente Luku:
http://www.youtube.com/watch?v=VwTG-yxHbmk&feature=related
Maindi Murua:
http://www.youtube.com/watch?v=T35v1ar1AxY&feature=related

Sartu zaitezte Euskaltzaindiaren orrialdean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa ikusteko. Interesgarri benetan gaika hartuz gero, herri bakoitzeko informanteak zein izen eman dion hari edo honi, xomorro, arrain zein eguraldiko elementuei. Mapatan ageri da informazioa sailkaturik;
Euskal Herri osoan hitz batek edo bestek zenbateko zabalera duen ikus dezazuen. Klikatu ondoko estekan sartu ahal izateko.
http://www.euskaltzaindia.net/ehha/mapak_galderak

Zelan esaten den "kale" hitza Euskal Herrian zehar...bada, begiratu hurrengo mapatxoan:

Horrelakoak aurkituko dituzue goiko estekan klikatuz gero; bestela ondoko power pointean izango dituzue horietako batzuk ikusgai: