Mostrando entradas con la etiqueta liburuak idazleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta liburuak idazleak. Mostrar todas las entradas

2012/01/15

TXILLARDEGIRI BURUZKO ADIERAZPENAK

Aurreko sarreran arazotxoak eman dizkidatenez , honakoan jarriko dizkizuet Sareko Berrian gaur bertan  agertu diren Gizon "poliedrikoari" buruzko adierapenen bideoak, gehiago jakin dezazuen.








JOSE LUIS ALVAREZ ENPARANTZA "TXILLARDEGIK" BETIKO UTZI GAITU

La haine.org  orrialdeko irudia
Atzo, 2012ko urtarrialren 14an, zendu zen Txillardegi. 1929an jaio zen Donostian .Ingeniaritza ikasketak Bilbon egin ondoren, hizkuntzalaritza burutu zuen Parisen; gero, laurogeigarren hamarkadan EHUko unibertsitateko irakasle eta katedradun lanak betetzeko.
Politikoki, gazterik EAJ alderdian sartuturik ibili bazen ere, laster baztertu zuen jarrera biguna irudituta. 1959an abertzale batzuekin batera ETA taldearen sorreran parte hartu zuen; beste talde ezkertiar batzuen hasieratan ere ibilia genuen Jose Luis: ESB, Herri Batasuna,ANV,Aralar.
Idazle lanetan bi alorretan izan da nabaria bere eragina: bata linguistikan, fonetika eta fonologia alorrean, ortografian eta morfologian; berak proposaturiko zenbait arau onartu izan zituen garaian Euskaltzaindiak, eta bestea literaturan."Leturiaren egunkaria ezkutua" izeneko liburuarekin euskal nobela modernoari eman zion hasiera, adituek diotenaren arabera. "Elsa Scheleen", "Haizeaz bestaldetik", "Putzu", "Labartzari Agur" dira, besteak beste, Txillardegik idatziriko liburuak.





2010/05/31

KARMELE JAIOri elkarrizketa ARGIA aldizkarian


Klikatu ondoko estekan sarrera osorik irakur dezazun  Karmele Jaio

Euskadi irratian ere egin zioten elkarrizketa maiatzaren 14an, "Ezekiel Etxebarria"izeneko saria eman diotelako.
                                                                      



Karmele Jaiori buruzko artikulu gehiago irakurri nahi izanez gero, klikatu ondoko esteketan:
http://www.euskosare.org/blogak/durango_2007/karmele_jaio_durango_2007/
http://sustatu.com/1096465032
http://www.bibliotecaspublicas.es/leioa/imagenes/contenido8520_2.pdf
http://eibar.org/blogak/mendiguren/archive/2006/02/22/389
http://www.gipuzkoaeuskara.net/jarduerak/liburugaztea/eskuaketabeste.pdf
http://www.euskonews.com/0531zbk/elkar_eu.html


Azkenik, uztailean Euskadi Irratian "Arratsaldean" izeneko saioan, "musika airean" liburuaren gainean egin dioten elkarrizketa duzuen hemen entzungai:

2009/12/08

NORA EZ DAKIZUN HORI

Irati JImenez
Ezin istorio zoragarriagorik konta! Pertsonaien artean, banpiroak eta aingeruak daude, eta nola ez ezinezko maitasun ziraragarriak. Amuma Rosak  istorio guztien lotura misteriotsua pixkanaka- pixkanaka kontatuz argitzen joango da Nora, protagonista nagusia. Mila eta bat ipuinetatik ateratako paisaia, Bagdagekoa batez ere,  nagusi da buruan sortzen  . Hala ere, beste herri zein hiri handietakoak ere plazaratuko ditu, hala nola, London, Nebraska misteriotsua, gaztaroko Busturia edo erabat berriztu den Bilbo handia . Errealitate eta fantasiaren arteko harreman estuak belaunaldietan zehar irauten du.
Ez irakurri gabe utzi! Ez zara damutuko eta!
Beterriko liburua aldizkarian egin dioten elkarrizketa duzue hemen irakurtzeko moduanhttp://www.111akademia.com

Irati Jimenezek Sautrela EITB1eko literatura programan egindako zenbait autoreen lanen komentariotxo bereziak dituzue.