Aurtengo Amodiozko gutunen lehiaketaren finalistak dituzue ondoren. Zorionak irabazleei!!!!!
Irakurri eta gozatu.
Denek ezin irabazi,baina lanak aurkeztu dituzten beste guztiei ere ohore tokia utziko diegu. Segidan, 1.batxilerrekoenak. Ea zein gustatzen zaizuen gehien.
Liburuan dituzuen aditz ariketak nahikoak izan ez eta gehiago eskatu zenizkidaten. Horregatik igo dizkizuet hona hutsuneak betetzeko zein itzultzeko ariketak.
Konturatuko zarete INDIKATIBOAri buruzkoak ez ditudala jarri gehien erabilitako formak direlako, errazegiak irudituko liztzaizkizuekelako; beraz, baldintza eta ondoria, ahalera, subjuntiboa eta aginterazko ariketa gehigarriak izango dituzue hemen.
Ondoren doazkizue goiko ariketen emaitzak. Eskuz egin behar izan ditut ez ditudalako liburukoak eskuragarri izan. Horregatik, barkatu errakuntzaren bat aurkitzen baduzue: baldintza-ondorioa-emaitzak
AHALERA ETA SUBJUNTIBOZKO ADITZ ARIKETAK
klikatu hemen eta ahaleraren emaitzak izango dituzu.ahalera-emaitzak
Bihar arte itxaron beharko duzue subjuntiboaren emaitzak nahi badituzue. Bitartean hutsuneak aditz forma egokiaz betetzen ahalegindu.
Ondoko estekan klikatuz gero Subjuntiboaren emaitzak izango dituzue:subjuntiboa-emaitzak
AGINTERAKO ARIKETAK
Segidan doaz aginterako emaitzak. Hauek ere eskuz egindakoak. Errakuntzarik balego, esan, zuzendu ahal izateko. barkatuko didazue letra txarra, arineketan egin behar izan bainituen: agintera-emaitzak
Goian jarritako ariketekin nahikorik ez baduzue, ondorengo web orrialdeetan sar zaitezkete. Gehienetan emaitzak ere ageri dira. Eta badakizue, ez etsi! Ezina ekinez egina!
Zizeronen De amicitia
-
Kaixo, ba al dago inor? Ez nekien non ipini Zizeronen esaldi batzuk eta
bloga aukeratu dut, aber nork irakurtzen duen.
Bizitzaren asken zatian, Zizeronek ...
DÍA INTERNACIONAL DE LA MUJER
-
Según la campaña Dream Gap Project de Barbie, a partir de los 5 años las
niñas comienzan a ser conscientes de sus “limitaciones”, limitaciones que
no son a...
RECICLADORES DEL S. XXI
-
Este vídeo ha sido realizado por algunos alumnos de 2º de la ESO para
mostrarnos como llegan los desperdicios de la fruta del comedor hasta
nuestra caja de...
11/12 Pi eguna lehiaketako saridunak
-
Gaur ,2012.ko martxoaren 14an ,16:00etan (3-14-16) Arrigorriaga Institutuko
Matematika Departamentuak eta IKT Batzordeak antolatu duten 2. Pi Eguna
Lehiake...
Triangeluen ebazpena on line
-
Edozein motako triangeluen ebazpena lortzeko, gure hiru datu ezagunak
idaztea baino ez daukagu TrianCal kalkulagailuan.
Gure eguneroko laneetan hainbat...
GALDAMES
-
Abenduaren 15ean Arrigorriaga Institutuko 2.D. , 2.E eta Gela Itxiko
ikasleak, Galdameseko Baserri Eskola batera joan ziren irakasle batzuekin.
Irteera hau ...