2012/01/15

TXILLARDEGIRI BURUZKO ADIERAZPENAK

Aurreko sarreran arazotxoak eman dizkidatenez , honakoan jarriko dizkizuet Sareko Berrian gaur bertan  agertu diren Gizon "poliedrikoari" buruzko adierapenen bideoak, gehiago jakin dezazuen.








JOSE LUIS ALVAREZ ENPARANTZA "TXILLARDEGIK" BETIKO UTZI GAITU

La haine.org  orrialdeko irudia
Atzo, 2012ko urtarrialren 14an, zendu zen Txillardegi. 1929an jaio zen Donostian .Ingeniaritza ikasketak Bilbon egin ondoren, hizkuntzalaritza burutu zuen Parisen; gero, laurogeigarren hamarkadan EHUko unibertsitateko irakasle eta katedradun lanak betetzeko.
Politikoki, gazterik EAJ alderdian sartuturik ibili bazen ere, laster baztertu zuen jarrera biguna irudituta. 1959an abertzale batzuekin batera ETA taldearen sorreran parte hartu zuen; beste talde ezkertiar batzuen hasieratan ere ibilia genuen Jose Luis: ESB, Herri Batasuna,ANV,Aralar.
Idazle lanetan bi alorretan izan da nabaria bere eragina: bata linguistikan, fonetika eta fonologia alorrean, ortografian eta morfologian; berak proposaturiko zenbait arau onartu izan zituen garaian Euskaltzaindiak, eta bestea literaturan."Leturiaren egunkaria ezkutua" izeneko liburuarekin euskal nobela modernoari eman zion hasiera, adituek diotenaren arabera. "Elsa Scheleen", "Haizeaz bestaldetik", "Putzu", "Labartzari Agur" dira, besteak beste, Txillardegik idatziriko liburuak.