2010/12/18

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!!

Hiru klase-egun besterik ez zaigu falta oporretarako eta Olentzeroren opariak jasotzeko. Zintzo-zintzoak izan bazarete, boltsa karga-karga eginda etorriko zaizue gure buru handia; apur bat okerrak, trabesak eta alpertxoak izan direnei, ea, erregutuz gero, ikatzaz aparte beste zeozer gehiago dakarkizuen!!! Animo!! Edozelan ere, ez ahaztu intxaur saltsa gozo eta turroi zati  dastagarrien artean klaserako eskatutako lanak egitea.

Ondo pasatu, gozatu opariak, lagunartea eta familia, merezi duzue eta!!!. Hemen duzue zuentzat denontzat egin dizuedan super-mega Gabonetako postala!!!

2010/12/11

E-BOOKA, IRAKURTZEKO TRESNA BERRIA

                                          


Hainbat abantaila dituen tresna teknologiko berria iritsi zaigu dendetara; irakurketa erraztuko digutela esaten duten arren, paperezko liburuaren parean desabantailak ere badituela adierazten dute zenbaitek.Baina, argi dago etxe bazterretan pilaturiko liburuek tokia utziko dietela dauzkagun beste hobby batzuei. Zer esanik ez, hondartzara, zein etxetik asteburu pasa goazenean ez dugu gainerako pisurik eramango, ehunka liburu kargatzeko gaitasuna baitute koaderno txiki baten tamaina duten tresna horiek.
Entzun arretaz Hamaika telebistakoek egindako bideotxoa; zer den, nola eta zertarako erabili kontatuko digute.Adi!!!.
Pentsa zer litzatekeen karga-karga eginda daramatzazuen motxila horietan nahikoa balitz halako ebooka eta koadernoren bat edo birekin?



Tramankulua liburu digitalez kargatzeko orrialdeak zeharo ugaritu dira Interneten. Hona hemen erabil daitezkeen batzuk:
http://www.lawebdelebook.es/
http://www.elkar.com/ebook.cfm?saila=liburuak&hizkuntza=0&&atala=packak
http://www.bibliotheka.org/
http://www.ho-le.com.ar/Libros/ultimasnovedades.htm
http://www.biblioteca.org.ar/catalogo.asp
http://libros.astalaweb.net/Libros/Portales%20en%20Astalaweb.asp
http://www.taringa.net/tags/libros//1/2
http://avaxsphere.com/ebooks/language/spanish
http://www.bubok.com/
http://www.mielibro.com/



Azkenik, oraindik liburu kopuru handirik ez badu ere, sortu berria dugu gurebook, liburu elektronikoen euskal ekoizpenaren atari espezializatua. bertan eros ditzakezue, paperezko aleak baino zertxobait merkeago gustuko dituzuen liburuak, hori bai, aldez aurrretik patxadazko irakurgailua lortu baduzue.

http://www.gurebook.com/





Eroski Consumer.es aldizkarian aurkituko duzue  halako hiru tresnen konparaketa  txikia:
http://www.consumer.es/web/es/tecnologia/hardware/2008/12/21/182268.php

Donostian, orain dela gutxi maileguan utzi dituzte zenbait liburutegitan liburuok. Horren berri segidako EITBko audioan: